XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. Ziltzaldian onua sarritan artu egizu; ziltzaldian dagoanarentzat etzaite izan latzegia, zeuk zeu poztutea gurako zeunken erara poztu baño.

17. Ziltzaldi guztien jatorria gogoaren aldakortasuna ta Jaungoikoaganako uste urria da; itxasontzia lema barik ureskak (olatuak) batera ta bestera daroen lez, onan bere asmoa izten dauan ardurabako ta nagia era askotara zirikatua izaten da.

18. Suak burdiñea, ta ziltzaldiak gizon zuzena egiztuten dabez.

19. Sarritan zer al dogun eztakigu, baña zer garean ziltzaldiak erakusten dau.

20. Ernai egon bear dogu, batezbere ziltzaldia agertzen danean; gogoatetik barrura sartzen ezetara be itxi barik; atea jo ordukoxe gogor egiten ba'yako, errezago garaitzen da-ta.